PRESTAKUNTZA JASO
Helikopteroko pilotu pribatu izan nahi duzu?
BGHELICOPTERSen eskutik, aukera hori eskaini diezazukegu
Nazioarteko aitorpena duten irakasleak.
Europan erreferentziazko prestakuntza-zentroa.
Benetako hegaldiko 45 ordu, pilotu-lanetan.
Azken belaunaldiko helikopteroak – Robinson R44.
Matrikula egiteko, honako eskakizun hauek bete beharko dira:
- 16 urte izatea, gutxienez, ikastaroa hastean.
- 17 urte izatea, azterketa praktikoa egiteko egunean.
- II. mailako mediku-azterketa ofiziala.
Gure programa teorikoak zabal garatzen ditu araudiak eskatzen duen programa eta haren irakasgaiak:
- Zuzenbide aeronautikoa.
- Aireontzien ezagutza orokorrak.
- Hegaldiaren performancea eta plangintza.
- Giza faktoreak.
- Eragiketa-prozedurak.
- Meteorologia.
- Nabigazioa.
- Hegaldiaren printzipioak.
- Komunikazioak.
Teoria
Programa teorikoa erdipresentziala izango da; ikasleak ikasteko orduak izango dira eta tutoretza pertsonalizatuak izango ditu eskolako irakasle batekin.
Hegaldia
Ikastaroak, guztira, benetako hegaldiko 45 ordu baino gehiago izango ditu.
Ordu horietan, zabal ikusiko dira maniobra eta prozedura guztiak, EU-FCL Arauketan zehazten den bezala. Halaber, hegaldiaren probarako beharrezkoa den R44-ren 1,5 ordu ere barne hartzen da.
Eredua: Robinson 44.
Orduak: 45.