ZERBITZUAK

hegaldi turistikoak

Gure hegaldi turistikoak, helitaxiaren zerbitzua eta ezkontzen zerbitzua www.basqueluxury.com web-orriaren bidez ematen ditugu

Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

Ibilbide panoramikoak

HONDARRIBIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN

Ibilbide honetan, aireratzeaz batera, Hondarribiko bista ederrak ikusiko ditugu, Frantziako kostaldearekin atzealdean. Jaizkibeleko kostaldeko magaletik, Talaia ibilbideaz gozatuko dugu, eta, bertatik, lehenengo Pasaiatik igaroko gara –bertan dago portura sartzeko bide estua– eta, jarraian, Donostiako hirira helduko gara. Ulia menditik sartuko gara, eta, ondoren, hiru hondartzak, Urgull, Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia ikusiko ditugu. Posizio horretan gaudela, buelta hartuko dugu, barrualdetik aireportura bueltatzeko.

Hegaldiaren iraupena, gutxi gorabehera: 20´.
Esperientzia osoaren iraupena: 50-60 ´.
Prezioa: 215€/bidaiariko

HONDARRIBIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN-ZARAUTZ

Ibilbide honen hasiera lehenengoa bezalakoa da. Donostiara Ulia menditik sartuko gara, eta, bertara iristean, hiru hondartzen, Urgull-en, Santa Klara uhartearen eta Igeldo mendiaren bistez gozatuko dugu Buelta probintziaren barnealdetik egingo dugu, eta Usurbil, Andoain, Hernani eta Oiartzun herrietatik igaroko gara, Hondarribian lurreratu aurretik.

Hegaldiaren iraupena, gutxi gorabehera: 35´.
Esperientzia osoaren iraupena: 65-75 ´.
Prezioa: 355 €/bidaiariko

KOSTALDEA ETA BARNEALDEA

Hau da eskaintzen dugun ibilbiderik bereziena. Joanaldian, kostaldea; itzuleran, barnealde menditsua. Ibilbide honetan, aireratzeaz batera, Hondarribiko bista ederrak ikusiko ditugu, Frantziako kostaldearekin atzealdean. Jaizkibeleko kostaldeko magaletik, Talaia ibilbidea ikusiko dugu, eta, bertatik, lehenengo Pasaiatik igaroko gara –bertan dago portura sartzeko bide estua– eta, jarraian, Donostiako hirira helduko gara. Ulia menditik sartuko gara, eta, ondoren, hiru hondartzak, Urgull, Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia ikusiko ditugu. Ibilbide honek Igeldoko kostaldetik jarraitzen du; lehenengo, Oriora iritsiko gara eta, jarraian, Zarautzera. Getariatik igarotzean, mahasti onenen bistak izango ditugu, Zumaiara iritsi eta Flysch-en paisaia harrigarriaz gozatu aurretik. Bertan, ibilbidearen erdialdean, buelta hartuko dugu, eta Gipuzkoako probintziaren barnealdetik itzuliko gara. Zestoako haranaren gainetik hegan egin ondoren, Azpeitira iritsiko gara eta, bertan, Loiolako santutegi harrigarria ikusiko dugu. Ernio mendirantz joango gara (1.072 m), eta, jarraian, Bidania, Tolosa, Andoain, Hernani eta Oiartzundik jarraituko dugu, eta hegaldia amaitzen joango gara; Irunen gainetik hegan joango gara, eta Hondarribian hartuko dugu lur.

Hegaldiaren iraupena, gutxi gorabehera: 55´.
Esperientzia osoaren iraupena: 90 ´.
Prezioa: 560€/bidaiariko

Nahiko zenuke hegaldi-esperientziarik oparitu?

Ibilbide gastronomikoak

LAIA ERRETEGIAREN IBILBIDEA

  • Hondarribia – Pasaia – Donostia – Pasaia – Laia erretegia
  • Laia erretegian lehorreratzea barne, dastatzeko 2 menu –edariak ez dira barne sartzen– eta Donostiako aireportura buelta S klaseko Mercedes Benz batean.

Hegaldiaren iraupena jatetxeraino, gutxi gorabehera: 15-18´ inguru.
1 bikote: 985€
2 bikote: 1477€

AKELARRE JATETXEAREN IBILBIDEA

  • Hondarribia – Pasaia – Donostia – Zarautz – Akelarre jatetxea
  • Akelarre erretegian lehorreratzea barne, dastatzeko 2 menu uztartu eta Donostiako aireportura buelta S klaseko Mercedes Benz batean.

Hegaldiaren iraupena jatetxeraino, gutxi gorabehera: 28-30′ inguru.
1 bikote 2210€
2 bikote 3165€

ETXEBARRI ERRETEGIAREN IBILBIDEA

  • Hegaldia: Hondarribia – Pasaia – Donostia – Zarautz – Zumaia – Flysch – Deba – Elgoibar – Eibar – Axpe – Etxebarri erretegia
  • Etxebarri erretegian lehorreratzea barne, dastatzeko 2 menu uztartu eta Donostiako aireportura buelta S klaseko Mercedes Benz batean.

Hegaldiaren iraupena jatetxeraino, gutxi gorabehera: 28-30´ inguru.
1 bikote 2648€
2 bikote 3652€

DONOSTIA – ARDO-DASTAKETA K5 UPELTEGIAN

Gozatu Donostiako bista bikainez, eta lur hartu Arguiñano familiaren K5 upeltegian, eta egin bisita pribatua mahastitik eta upeltegitik. KPilotaren dastaketa eta K5en bi uztaren dastaketa bertikala barne, tokiko produktuekin. 90 minutuz K5 upeltegiaz gozatzen egon ondoren, itzuli egingo gara, Oriotik, eta Zarauzko bistak eta atzealdean Getariakoak izango ditugu, eta, kostaldetik, Akelarrera itzuliko gara,


Helikopteroaren irteera eta helduera: Akelarre hoteleko heliportua
Hegaldiaren iraupena, guztira, 15 min. inguru
Dastaketarako denbora, guztira, 90 min.
1 bikote 960€
2 bikote 1280€

Zalantzarik duzu?

Helitaxia

UPELTEGIAK

  • Errioxa.
  • Bordele.
  • Ribera del Duero.

MICHELIN IZARRAK DITUZTEN JATETXEAK

  • Eskatu aurrekontua joan nahi duzun jatetxera helikopteroz joateko.

AIREPORTUAK

  • Bilbo.
  • Iruñea.
  • Biarritz.

VIP-CHARTERS-ak

  • Azkar eramango zaitugu herrialdeko edozein lekutara edo Frantziara eta Andorrara.

Ezkontzak

Ezkonduko bazara eta gonbidatu denak harritu nahi badituzu, zer hobe, jatetxera helikopteroz iristea baino?

Hegaldia neurrira pertsonalizatzen dugu; nahi duzun lekutik airera gaitezke eta jatetxean bertan lur hartu.

Txartela erosi aurreko oharrak:

  • BasqueHelicopters-en hegaldiak 3 pertsonarekin egingo dira. 1 edo 2 bidaiari izanez gero, espazio irekiak betetzeko ahal den guztia egingo dugu, baina BasqueHelicoptersekin adostu beharko dira hegaldiaren eguna eta ordua.
  • Hegaldi esklusibo batean bakarrik bidaiatu nahi baduzu, 3 pertsonarentzako hegaldia erreserbatu beharko duzu.
  • NANaren edo pasaportearen kopia behar da txartela erostean.
  • Gure ibilbidearen iraupena aldatu daiteke, ATCren jarraibideen edo meteorologiaren arabera.
  • Enpresak hegaldiak bertan behera uzteko edo aldatzeko eskubidea du, baldintza klimatikoek, teknikoek edo administratiboek hala eskatzen badute.
  • Gogorarazten dizugu bidaiari bakoitzeko gehienez 110 kg-ko pisua dagoela baimenduta. 110 kg baino gehiago izanez gero, bigarren plaza erosi beharko da.

Hegaldiaren aurreko oharrak:

  • Heldu aireportura hegaldia baino 20 minutu lehenago.                           
  • Erakutsi Iberia Handling-en erakusleihoan identifikazio-dokumentua edo pasaportea.
  • Iberia Handlingeko agenteek ongi etorria emango dizuete, aireportuaren terminalean, eta helikopteroraino lagunduko dizuete.
  • Bidaiari guztiak igaro beharko dira metalak detektatzeko gailutik eta maletak ikuskatzeko lekutik.